miércoles, 30 de abril de 2014








Igeriketako 1500m tako estilo librean gaur egungo  munduko  errekorra duten gizon eta emakumearen errendimenduaren analisia eta euren gertueneko arerioen arteko konparaketa garatuko duen blog-a duzue hau.
Aldi berean, lan hau egiteko jakin beharrekoa edota jarraitu beharreko pausoak publikatu ditugu. Igeriketako entrenatzaileei, euren igerilarien konpetizioen errendierrendimendua aztertzeko eredu bat eskeiniko diegu igeriketaren inguruko beste informazio eta berri interesgarrien artean.

4 comentarios:

  1. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai guztiz. Aukeratu duten probaren analisiaren bitartez igeriketan errendimendua lortzeko kontuan izan beharreko adierazleak modu argian azaltzen dituzte. Baina agian hasieran phelps eta torperen kroll teknika esteken beharrean, analizatu dituzten kirolariena egon zitekeen.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Bai, artikulu zientifikoak erabili dituzte beraien lanari pisua emateko, argazkiak erabili dituzte, eta bestalde bideo interesgarriak proposatu dituzte analisiarekin zerikusia dutenak.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...
    Erabilitako behaketa tresna egokia izan da, naiz eta errorerako margen bat kontuan izan behar da eskuz programa baten laguntzarekin (easytag) eginiko analisia izan delako. Hala ere datuak modu argian aurkezten dituzte eta nondik atera dituzten esplikatzen dute formulen bitartez.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Presentazioan ikusi ahal izan zen denek ulertzen zutela gaiari buruz. Ez daukat datu zehatzik bakoitzak sartutako orduei buruz, baina nik lanean batera ikusi ditut eta denen artean lan ona egin dutela uste dut.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Bai orokorrean blog erakargarria da. Argazki eta bideoak erabili dituzte eta irakurtzen duenarentzat ez da astuna egiten. Estekak ere ondo banatuak daudo eta aurkitu nahi dugunaren arabera garbi aukeratu daiteke, liatu gabe.
    BALORAZIO KUANTITATIBOA: 8,5
    IZEN ABIZENAK: Unai Bereziartu

    ResponderEliminar
  2. - Balorazio kualitatiboa:

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai, igeriketako errendimenduaren analisiari era egokian erantzuten dio, errendimenduaren adierazleak proposatu eta gero bi igerilarien analisi interesgarri bat eginez.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?

    Bai, bibliografiaren esteka ikusten badugu beraien informazioa artikulu zientifiko ezberdinetatik lortu dutela ikusi dezakegu, horietako batzuk kirol honetan hain ezaguna den Aymerich-en artikuluak erabiliz.
    Gainera, interneteko web orrialde interesgarriak ere txertatu dituzte.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    IKT-ren erabilpena egokia izan dela ikusten da; hainbat link edota bideo interesgarri ipini dituzte, informazio iturri ezberdinetatik lortuta.
    Zerbait gehitzekotan, analizatutako bi igerilarien datuak eta informazio interesgarria agertzen diren esteken bat ipiniko nuke.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Ikusi daiteke blog honen atzean lana dagoela, eta bai blogaren diseinua eta aurkezpena ikusita gaiari buruz kontrolatzen zutela ikusi ahal izan da. Aurkezpenean behintzat denek hitz egin dute eta talde lanaren ezaugarriak ikusi dira.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Bai, blogaren egitura eta formatoa txukuna eta erakargarria dela uste dut. Estek ezberdinetan erabili den informazioa era egokian agertzen dela ikusi daiteke, idatzitakoa, grafikoak, taulak edota irudi ezberdinak modu txukunean ipini dutelarik. Orokorrean blogaren formatua gustatu egin zait.

    - Balorazio kuantitatiboa:

    8,5/10.

    - Javi Otxandoreana Genua.

    ResponderEliminar
  3. 2.-Balorazio kualitatiboa:
    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai. Azken finean egindako azterketak eta analasiak entrenatzaileentzako erreminta egokia da.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Bai hainbat artikulu ezberdinez baliatu dira beraien analisi eta blog-ari indar gehiago emateko. Gainera artikulu pare bat ingelesez dira eta honek garrantzi handiagoa ematen dio beraien lanari.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...
    Analisia aurrera eramateko easytag eta kinoveaz bailatu dira eta hautematen da datuen kalitatea eta egiaztazuna.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Aurkezpenean benetan denok ulertzen zutela gaiari buruz iruditu zitzaidan.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Blogaren itsura orokorrean ona da eta modu argian aurkeztua dago. Gainera hainbat bideo eta argazki daude erakargarriagoa egiteko.
    3.- Balorazio kuantitatiboa: 8,25
    4.- Izen abizenak: Mikel Irazabal Elkorobarrutia

    ResponderEliminar
  4. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Nire ustetan bai erantzuten dio. Faltan bota ditut teknikari buruzko irizpide batzuk.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.

    Informazio iturri ezberdinak erabili dute eta gainera eredu batzuk blogera igo dute (argazkiak, bideoak…). Nik igeriketari buruzko blog interesgarri bat utziko dut:

    http://enatacion.wordpress.com/


    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    Nire ustetan kalitatzekoak dira, izan ere informazioa era tsukun batean azalduta dago eta gainera emaitzak lortzeko bidea ongi azaltzen dute (formulen bitartez…).

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Nire ustetan aurkezpenean ikusi zen bezala talde guztiak bazekien lanari buruz eta bakoitzak bere denbora tartea izan zuen bere azalpen pertsonala aportatzeko. Ondorioz, nire ustetan denek parte hartu dute lanean.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Blog txukuna da eta informazioa argi plasmatua dago. Erraz nabegatu daiteke eta denetik ipini dute, bideoak, argazkiak…

    balorazio kuantitatiboa: 8

    Martxel sagarzazu larrauri

    ResponderEliminar